Usurbil beti izan da Euskal Herriko kulturgune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz, bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak… gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan guzti hauek. Zumeta Estudioa ikusteko aukera dago data zehatz batzuetanen.
Euskera + Gaztelania | Sutegi Kultur Etxea | Azaroa 2, 24, 12:00 | 747 485 140 | turismoa@650usurbilbizi.eus