ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

JORNADAS

EUROPEAS DEL

PATRIMONIO

Portilla-Zabalateko monumentu-multzoa

por | Araba eus

Zabalateko multzoa aztarnategi bat da, eta bertan, ikerketa arkeologikoko kanpai- nek egiaztatu dute eremua Protohistoriatik Aro Modernora okupatu dela. Zehazki, Azken Brontze Aro – I. Burdin Aroko, erromatar berantiar garaiko eta Erdi Aroko (XI. mendetik XIV. mendera) aztarnak berreskuratu dira, eta baita XVIII. mendera arte iraundako zenbait aztarna puntual ere.
Ibilbidean elementu esanguratsuenak ezagutuko ditugu, Erdi Aroko harresi apar- tak, eta gazteluaren ingurua eta dorrea.
Portilla de Ibda gotorlekuak Ihuda eta Ebro ibaiek bat egiten duten eskualde osoa kontrolatzen zuen, baita Araba, Burgos eta Errioxaren arteko komunikazio garran- tzitsuak. ere.
2016an, monumentu-multzoak Hispania Nostra saria jaso zuen, lurraldean edo paisaian esku hartzeko kategorian.

Ostirala, azaroak 1: 10:30 Bisita gaztelaniaz. 11:00 Bisita euskaraz. Elkargunea: Zabalate. Trinitate eliza ( Eliza plaza, 1).
Zailtasuna: Ertaina (10 urtetik gorakoentzat). Gutxi gorabehera 3 km, gutxienez 100 metroko desnibelarekin.
Hizkuntza: Gaztelania.
Gida: Aitziber Pérez (Castillo de Portilla landetxea) Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia.
Edukiera: Murritza. Ezinbestekoa da erreserba egitea.
Izena emateko epea: Jarduera hasi baino 48 ordu lehenago. Erreserbak: 945 101070/ reservas@kalearte.com
Gomendioak: Joan zaitez arropa erosoarekin eta kirol-oinetakoekin. Ura era- matea gomendatzen da.

Ir al contenido