ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

JORNADAS

EUROPEAS DEL

PATRIMONIO

Gertutik urrun | Caminos sobre la ría

por | Bizkaia eus

Hain urrun eraman gintuen itsasadarrak, hainbeste mundu zabaldu zizkigunak banandu egin gintuen, mendez mende. Hala, harresi likidoa balitz bezala, Hiribildua bere baitan itxiarazi zuen, Abandoko ibarretatik urrun.
300 urtez baino gehiagoz, bide bakar batek lotu zituen bi ertzak: San Anton zubiaren gainetik igarotzen zena eta Bilboko ekonomia elikatzen zuena. Batzuk zubi berriak eraikitzen saiatu ziren, baina benetako hautabidea 1735ean iritsi zen, baina bi urte baino ez zuen iraun.
Frantziskotarrek igarobideak ugaritzeko eta ertzak lotzeko egindako lehenengo saialdi haien ondoren, XIX. mendean zubien iraultza iritsi zen, eta San Anton zubiak itsasadarraren gaineko zubi bakarra izateari utzi zion.

Euskara – gaztelania | Mariaren Bihotza plazaren aztarnategia | Urriaren 1etik azaroaren 3ra; asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara | Euskal Museoa | Ez da aurretik erreserbatu behar

Ir al contenido